Herritarren ekimena berea balitz bezala saldu du Olanok

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2020ko abe. 5a, 11:51

Zarauzko EH Bilduren oharra

Santa Anako egoiliarrek eta beraien senideek Rosaleda parkearen zati bat erabili ahal izateko itxitura jartzea erabaki zela jakin genuen azaroaren 30ean, hedabideen bitartez.

Erabakiarekin asko poztu ginen arren, sorpresa bat izan zen guretzat EITBko albistegi guztietan Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia ikusi eta entzutea ideia berea izan balitz bezala saltzen eta medallak jartzen. Are gehiago, herritarrek behin baino gehiagotan egindako eskaerak aipatu ere ez zituela egin ikusi genuenean.

Egoiliarren senide ugarik, herritarrak direnak, hainbat eskaera egin dituzte udalean. Lehenengoa, abuztuaren 26an. Hiru hilabete pasa dira geroztik. Behin baino gehiagotan hitz egin dugu guk ere Gizarte Zerbitzuetako ardura duen zinegotziarekin.

Aurpegia behar da herritarren ekimena izan dena bere ideia balitz bezala saltzeko!

Mezu honen bitartez. proposamena egin zuten herritarrei eskerrak eman nahi dizkizuegu.  Ziur gaude zuen parte-hartzea erabakigarria izan dela.

Bide batez, herriari eragiten dion edozein gairen inguruan iritziak eman eta proposamenak egitera animatu nahi ditugu zarauztar guztiak. Gobernantza komunitarioan dago gakoa eta hor, denon parte-hartzea ezinbestekoa da, bakoitzak, dagokion lekutik arduraz hartuaz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide