Klaratar mojek Zarauzko Santa Klara komentu eta eliza utzi eta euren egitekoarekin Oñatiko Bidaurreta komentuan jarraituko dutenez, orain arte erabiltzen zituzten lur eta eraikinak hutsik gelditu dira. EH Bilduk Zarauzko herriaren garapenerako estrategikotzat jotzen du eremu hori eta horrexegatik uste dugu herriaren eskuetara pasatzea lehentasunezkoa dela. Orube horrek bere eraikinekin, Zarautzen bihotzean dimentsio handiko espazio […]