Herri ekimenetatik sortutako egitasmo eta lanaren bitartez, Zarautzen ere, maiatzaren 7an herritar guztiok erabakitzeko eguna izango dugu. Euskal herritarron garaia da. Ezberdinen arteko elkarlanean eta erabakitze eskubidearen alde oinarrituta jaio den egitasmoak hautesontzietara garamatza, gurea den eskubidea gauzatu ahal izateko. Euskal herritarroi dagokigu gure Herria nazio zein Europa mailan kokatzea. XXI.mendean ez dira arrotzak euren […]