Zarauzko Eusko Alkartasunak babesa adierazi dio Zarauzko zinegotzi Inaxio Illarramendiri eta hark ordezkatzen duen alderdiari, larunbatean gaztetxean gertatutakoen inguruan. Izan ere, jokaera horiek balore demokratikoak zalantzan jartzen dituzte eta ez dute laguntzen herri honetako bizikidetza eraikitzen.
Gaztetxea leku publikoa da, eta halakoa den heinean, edozein gaztek, edozein dela bere ideologia, espazio seguru batean sentitu behar du bere burua.
Era berean, Zarauzko Eusko Alkartasunak gertakarien harira, Zarauzko Udal Gobernuak adostutako adierazpenarekin bat egiten du, baina penaz ikusten du udal ordezkaritza duten alderdiek bizikidetza gaietan berriz ere ados jartzeko duten ezintasuna. Bizikidetza demokratikoak ahalegin berezia eskatzen du, beti, herritar, eragile eta indar politikoen aldetik, baina merezi du.