Txipiroia bere tintaren atzean

Erabiltzailearen aurpegia EA Zarautz 2020ko mai. 30a, 13:58

Txurruka, EA-k egindako ekarpenaren kontra egiteko, argudio politikoetan oinarritu beharrean, mespretxuzko kalifikatiboetan oinarritzen da, eta hori, zoritxarrez, ohikoa bihurtzen ari da.

Bere estiloari leial, Xabier Txurruka Zarauzko egungo alkatea gezurretan ari da lehenengo esalditik.

Udalburuak, bere erantzunean, Eusko Alkartasunak bidalitako prentsa-ohar bat EH Bilduri egozten dio, bazterrak nahasteko asmo argiarekin, txipiroia bezala bere tintaren atzean ezkutatuz, eta horrela mamiaz eztabaidatzea saihestuz. Ez dio heldu nahi Zarauzko EAren Batzorde eragileak egiten duen salaketari, hots, udal gobernuak geltokia eta lur azpiko pasabidea egiteko zarauztarren dirua modu arduragabean oparitzea erabaki izanari. Txurrukak ez du ukatzen, ezin duelako, obren ordainketa osoa Eusko Jaurlaritzari dagokiola, eta ez du azaltzen zergatik ordainduko dugun orduan zarauztarrok zati bat.

Era berean, ahaztu egin nahi du, gure kritika proposamen zehatz batekin datorrela lagunduta, EAn ohikoa den bezala. Are gehiago, proposamenak  COVID-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialari erantzuten dio, baina Txurrukak ez dio hitz erditxo bat ere eskaini proposamen horren balorazioari. Udalerriko arduradun nagusiaren erantzuna, egindako ekarpenaren kontra egiteko, argudio politikoetan oinarritu beharrean, mespretxuzko kalifikatiboetan oinarritzen da, eta hori, zoritxarrez, ohikoa bihurtzen ari da Xabier Txurrukarengan.

https://zarauzkohitza.eus/komunitatea/ea-zarautz/1590057519038-eajk-eta-pse-eek-arduragabeki-zarauztarren-ondarea-oparitzen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide