Zarauzko EAk Antonio Eizmendiren lana aitortu du

Erabiltzailearen aurpegia EA Zarautz 2017ko abu. 21a, 10:30

Garaikoetxea Eizmendiri Euskal Makila ematen.

Eusko Alkartasunak, urtero legez abuztuan egiten duen bazkarian, Antonio Eizmendik militante gisa edota ardura postuetan egindako lan eskerga aitortu eta saritu nahi izan du egindako omenaldiaren bitartez.

Zarauzko Eusko Alkartasunak afiliatu eta lagunentzako abuztuan egiten duen bazkaria ospatu du urtero legez. Lepo zegoen Alkartetxean, giro ederrean eta alderdiko buruekin batera, EA zaleek bazkari eder bat dastatzeko aukera izan dute. Carlos Garaikoetxea lehendakaria eta Sagrario Mina “zarauztarrak” izan dira Antonio Eizmendi Zarauzko militante historikoari egindako omenaldian Euskal Makila emateko ardura izan dutenak.

Antoniok merezitako aitorpena jaso du, bereziki, azken urte hauetan Zarauzko EAren arduretan burututako lan itzelagatik. Izan ere, Eizmendi Zarauzko EAk 31 urte hauetan izandako ibilbidearen eredu da.
Horrela, Zarauzko Eusko Alkartasunak Eizmendi militante gisa edota ardura postuetan egindako lan eskerga, sarritan isila, eta erakutsitako jarrera tinkoa, batez ere haizeak kontra egiten zuen garaian, aitortu eta saritu nahi izan du igandean egindako omenaldiaren bitartez.

ZORIONAK ANTONIO!!!

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide