Euskal Astea 2018

'Hondarrak' dokumentala estreinatuko da irailaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Danda gazte asanblada 2018ko abu. 21a, 12:43

Hauek dira garai honen azken hondarrak...

Zarauzko herri-ereduak ezkutatzen duena erakustera dator Danda gazte asanbladaren ekimenez sortutako 'Hondarrak' dokumentala. Hondarpean dagoena azaleratzera. Ahotsa ematera, eztabaida sortzera.

Estreinaldiaren gala irailaren 5ean izango da Arrona zaharreko txosnagunean, gaueko 22:30etan, herri afaria eta gero (eguraldi txarra balitz, Putzuzulo gaztetxera mugituko ginateke). Data seinalatura etiketaz jantzita etortzea eskatzen dugu, atera armariotik, beraz, soinekoak, alkandorak, pajaritak eta diademak.

Animatu dokumentala elkarrekin ikusi eta elkarrekin pentsatzera!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide