Kurlinta bekainduna Iñurritzako biotopoan

Erabiltzailearen aurpegia Bittor Mutiozabal

Ehun kurlinta bekaindun iritsi ziren atzo arratsaldean Iñurritzako biotopora; tartean, kuliska gorriren bat edo beste ere bazegoen. Gaur goizean saltoka jarraitzen zuten hondartzan eta golf zelaian. Hegazti hauek Afrikako hegoaldean pasatu dute negua, eta Artikorantz doaz habiak egitera. Eskozian eta Itsaso Baltikoaren hegoaldean sortzen dituzte beren habiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide