Igandean izango da Artezaleak elkarteak Zarauzko Udalarekin elkarlanean antolatzen duen aire zabaleko pintura lehiaketa. Julian Ugarteren oroimenezko lehiaketaren 61. edizioa izango da aurtengoa, eta margolariak Malekoian nahiz Alde Zaharrean ariko dira beren lanak ontzen 08:30etik 13:00etara bitartean. Gero egingo dute sari banaketa ekitaldia, Ebro etxean.