AZOKA, TAILER ETA PINTXO POTE SOLIDARIOA . ARTEZALEAK VALENTZIAREKIN

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2024ko abenduaren 12a

Ekimen Solidarioa antolatu dugu Artezaleaken, Valentziaren alde.

 

Bihar ostirala, abenduak 13, Ekimen Solidarioa izango dugu Ebro Etxean Valentziaren alde. Denok, Artezaleakeko irakasle, ikasle eta gonbidatuek hartu dezakegu parte. Jasotako diru guztia Fundació Horta Sud elkartera bidaliko da.

Arratsaldeko 17.00etan tailerrekin hasiko gara. 15 €tako prezioa dute:

- zeramikazko apaingarrien margoketa (haur zein helduentzat)

- artile gaineko bordatu erraza (helduentzat)

- amets hiria, paperezko etxeak (haurrentzat).

 

18.30etan Azoka irekiko da eta pintxo potea musikarekin. Azokan ikasleek egindako piezak salgai egongo dira, zaharberritze, zeramika, pintura eta joskintza tailerretan egindako lanak hain zuzen ere.

Zure zain izango gaituzu.

-

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide