LVIII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa , XXIII Julian Ugarte Memoriala

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2023ko uzt. 6a, 12:44

 

 

Datorren igandean, uztailak 9, LVIII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa , XXIII Julian Ugarte Memoriala ospatuko da.

Lehiaketa Artezaleak Elkarteak eta Kultura Departamentuak antolatzen dute, eta edonork hartu dezake parte egun berean izena emanez 8.30etatik 10.00ak bitartera.

Urtero bezala, margo lanak aire zabalean egingo dira, aurten berezitasun apartarekin, hiru eraikuntza izango baitira hautagai : Ebro Etxea, Villa Munda edo Sanz Enea. Teknika eta interpretazioa libreak izango dira.

 Margo lanak 13.00ean jasoko dira Ebro Etxean bertan eta bertan  izango dira ikusgai, sari banaketa arte, eguerdiko 14.00etan.

Lehen saria 1.000 eurotakoa izango da, bigarrena 800 eurotakoa eta hirugarrena 500 eurotakoa. 300 eurotako sari berezia jasoko du bertako margolari onenak eta azken saria gazte kategoriko irabazleak jasoko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide