Lehiaketa Artezaleak Elkarteak eta Kultura Departamentuak antolatzen dute, eta edonork hartu dezake parte egun berean izena emanez 08:30etik 10:00ak bitartean.
Urtero bezala, margolanak aire zabalean egingo dira, aurten aparteko berezitasun batekin, hiru eraikuntza izango dituzte aukeran gai bezala: Ebro Etxea, Villa Munda eta Sanz Enea. Teknika eta interpretazioa libreak erabili ahalko dira.
Margo lanak 13:00ean jasoko dira Ebro Etxean, eta bertan izango dira ikusgai, sari banaketara arte, eguerdiko 14.00etan izango dena.
Lehen saria 1.000 eurokoa izango da, bigarrena 800 eurokoa eta hirugarrena 500 eurokoa. Bestalde, 300 eurotako sari berezia jasoko du herriko margolari onenak eta azken saria gazte kategoriko irabazleak jasoko du.