Larunbat honetan zabalduko da Artezaleak-eko Manu Muniategiandikoetxearen ikasle taldearen pintura erakusketa kolektiboa.
Erakusketak taldearen izena du, eta bertako arrokak, ingurunea, kokalekua eta aintzinan izandako zamalekua “leit motiv” moduan hartu dira lanerako, itsas paisaiaren ikonoak diren horiek, zarauztarrentzat hain gureak.
Erakustaldiak, ikastaroaren dinamikaren berri ematea du helburu, eta emaitza, taldea bezala, eklektikoa eta irekia izan da,
Proiektuak Kultura Departamentuko laguntza izan du azpiegitura berezi hau erabili ahal izateko.
Mollarriko erakusketa gelan izango da ikusgai, ekainaren 4,5,11 eta 12an, goizkeo 11.00etatik 14.00etara.