Do Re Ni Ikerketa zientifikorako boluntarioen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2019ko urr. 15a, 19:08

Ostegun honetan egingo dute bilera informatiboa, Antoniano aretoan, arratsaldeko 18.30ean.

Bertan, ikerketaren helburuak eta metodologia azalduko dira. Helburua, musikaren inguruko jarduerek zahartze aktibo eta osasuntsuan duten eragina zientifikoki probatzea da. Metodologia, aldiz, testuinguru ludiko batean, antzerkia, kantua, dantza eta eskulanetan jardutean datza. Jarduera hauek doakoak izango dira.

Ikerketak mundu mailako garrantzia izango du eta Do Re Ni elkarteak eta bertako buru den Xabier Lizasok luzatutakoa da, BCBL, Osakidetza, Urola Kosta Elkartea, EHUko robotika saila eta Oriko Udalaren laguntzarekin. 55 urtetik gorakoei luzatzen zaie erronka, bertan parte hartu eta ikerketan bere ekarpenak egiteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide