XXXIX ARTISAU EGUNA ZARAUTZEN

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2019ko uzt. 12a, 12:34

Datorren igandean, uztailak 14, Lege Zaharren enparantzan, Artisau Eguna ospatuko da, Artezaleak elkarteak antolatuta, Kultura Sailaren laguntzarekin. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia , Araba eta Nafarroako artisauak izango ditugu bere lanak erakusten. Bitxigintza, zeramika, ehun lanak, larrua, esmalteak, egur lanak eta bestelakoak izango dira ikusgai. Azoka egun osoan zehar egongo da zabalik goizeko 11.00 etatik gaueko 21.00etara.

Gainera, Itziar Unzurrunzaga artista eta artisauak Shibori tailerra eskeiniko du; aintzinako teknika japoniar hau, oihalak indigoarekin tindatzean datza, ezusteko emaitza ikusgarriekin. Lehen tailerra 10.30etan hasiko da eta bigarrena 12.30etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide