Urtero bezala, uztaileko hirugarren igandean, Aire Zabaleko Pintura Azkarra Lehiaketa ospatuko da, LV. oraingoan.
Goizean zehar margolariak alde zaharrean eta itsas pasaleku inguruetan arituko dira. Margo lanak 13.30etatik aurrera Foruen Enparantzan izango dira ikusgai eta epai mahaiak 14.30etan sarituko ditu.
Astelehenetik aurrera Etxe Zabaleko erakusleihoan ikusi ahalko dira lan sarituak.
Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide