Datorren igandean, uztailaren 8an, Lege Zaharren enparantzan, Artisau Eguna ospatuko da, Artezaleak elkarteak antolatuta eta Kultura Sailaren laguntzarekin. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako artisauak izango dira bere lanak erakusten. Bitxigintza, keramika, ehun lanak, larrua, esmalteak, egur lanak eta bestelakoak izango dira ikusgai. Azoka egun osoan egongo da zabalik, 11:00etatik 21:00etara.