ARTEZALEAK UZTAILEKO GOIZAK

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2018ko api. 18a, 18:23

Urtero bezala, udako tailerrak antolatu ditugu; aurten, eskaintza berritzaileekin. Antolaturiko tailer berriak Sormen eta Esperimentazio tailerra eta Antzerkia eta Zirkomotrizitate tailerrak dira. Lehenengoan, pintura, marrazketa, buztina, plastika eta jokoak landuko dira besteak beste, HH4tik gorakoentzat. Bigarrengoan, berriz, malabareak, akrobaziak, oreka, dantza, mugimendua eta mozorroak izango dira, besteen artean, protagonistak, LH1etik gorakoentzat. Bi tailer hauen ordutegia 10.00etatik 13.00era izango da. Bestalde, beste urtetako joskintza tailerrak ere lekua izango du egitarauan. Bi txanda izango ditu tailerrak, LH3tik Lh6ra bitartekoentzat 9.30etatik 11.30etara, eta DBH1etik aurrerakoentzat 11.30etatik 13.30etara. Matrikulazio epea zabalik dago ; telefonoz edo mailez eman dezakezue izena. 943 835568 artezaleakzarautz@gmail.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide