Arraio irratiko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioko urteko azken emankizunean, joan den abenduren 21ean, eduki esklusiboa eskaini zuten: XVII. Kopla Txapelketa. Ostiralean jokatu zuten bertso sariketa ezaguna, Hiruputzu gaztetxean, non Amets Arzallusek bigarren aldiz jantzi zuen garailearen zintzarria. Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak ekitaldiko hainbat pasarte entzuteko aukera eskaini zuen bere irratsaioan. Era berean, Arraio irratiaren 2025-26 ikasturteko programazioaren errepasoa egin zuen; igandean bertan aritu ziren aurkezten plaieroen jardunaldian.