Arraio Irratiak urteurreneko kamisetak eta jertseak atera ditu

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2025eko abenduaren 14a

Kamisetak 12 euro balio ditu eta jertseak 25 euro, eta eskaerak instagram edo posta elektronikoz egin daitezke. Horretarako azken eguna abenduaren 28a izango da.

Arraio Irratiak 20 urte beteko ditu 2026ko maiatzaren 20an, eta duela pare bat aste logo berria aurkeztu zuen, Martin Agirrek diseinatuta. Orain, irudi berria aprobetxatuz eta urteurrenerako girotuz, kamisetak eta jertseak kaleratu dituzte, eta herritarrei eskaera egiteko aukera eman die; kamisetak grisak dira eta 12 euro balio dute, eta jertseak beltzak eta 25 euro.

Interesa dutenek Arraio Irratiarekin jarri behar dute harremanetan, eta horretarako bi bide daude aukeran: bata, @arraioirratia instagram bidez eta bigarrena, info@arraio.net posta elektronikora idatzita. Eskaerak egiteko azken eguna abenduaren 28a izango dela jakitera eman dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide