Zarauzko Kopla Txapelketa osorik entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia

Arraio Irratiak zuzenean eskaini zuen Hiruputzu gaztetxean ospatu zen kopla txapelketa, eta orain osorik entzuteko aukera jarri du.

Aitor Mendiluzek erdietsi du Zarauzko XVI. Kopla Txapelketako zintzarria, Eñaut Martikorenarekin buruz burukoa jokatu ondoren. Bigarren urtez Hiruputzu gaztetxea eszenatoki hartuta, joan den ostiralean jokatu zuten bertso txapelketa berezia, eta urtero bezala, Arraio Irratiak zuzenean eskaini zuen saio osoa. Orain, entzungai ere jarri dute beraien blogean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide