Iepakaixou ia denoi!
Gaur, maiatzak 26, ezin izan dugu ohiko irratsaioa egin. Ponpax kolaboratzaileak datorren astera atzeratu digu adostua genuen zita eta Arraio irratiaren 18. urteurren ekitaldietan murgildurik, ezin izan dugu gehiago egin. Baina lasai, horregatik ez ditugu gure entzuleak edukirik gabe utzi. Bergarako Txapa irratiak Ahoztar Zelaieta, gure kolaboratzaile izarraren azken liburuaren aurkezpena grabatu zuten eta hori eskeini dugu. Gainera, datorren maiatzaren 30ean gurekin izango da, Zarautzen, Musika plazan, arratsaldeko 19:00etan “La ertzantza que viene” liburua aurkezten. Har ezazue “apertif” gixa Bergarako gure lagunek egin duten grabaketa hau” eta datorren ostegunerarte!