Patiyoko Atzuak 2.15. sayua! Marimin Aizpurua, Arraioko beterana.

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2024ko mai. 17a, 14:47

Kaixo entzule maiteok,



Arraio Irratiko 18. urteurrena deu hilabete honetan, hortaz, Arraioko beterana elkarrizketatu deu: Marimin! Eskerrik asko gurian izateagatik! 80. hamarkadatik dabil Arraion eta garai haietan egindako programez ez ezik, gerora egin dituen programez jardun gera. Besteak beste, izugarrizko arrakasta izan zuen Atalkaren sortzailea dugu Marimin.



Horretaz gain, Arraiotik pasa diren emakumeen ahotsak ekarri nahi izan ditugu saiora, 80. hamarkadakuak zein azken urteetako emakumeen ahotsak. Eskerrik asko Usua, Maitena, Eli, Maite, Marijo eta Garazi audiyo ear hoiek bidaltzeagatik, programa egin diguzue!



Adi hilabeteko datei, egitarau oparua prestatu dugu eta Arraioko urteurrenerako.



1, 2, 3 TUMAMARRATXA!



Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide