Adi!! Adi!!! Jexux Egaña jauna handia Antigualekon!!!

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2024ko api. 18a, 17:12





Antigoaleko irratsaioaren apirileko saioan, Jexux Egaña izango dugu gure gela arrosan. Bera, duela 89 urte Zarauzko herrigunetik dezente gertu zegoen baserri batean jaio zen eta bera bezalako euskaldun euskaltzale, aita, langile eta orain erretiroa hartutako gizon batek kontatuko digu nola hazi zen 40. hamarkadan, nola joan zen Zarautzen antolatu zen lehen greba, herrian zegoen giro ultrakontserbadorea ulertzen lagunduko digu, Irrintzi kultur elkarte euskaltzale handiaren ibilbide luze eta oparoa ikaragarri ondo deskribatuko digu…eta gure herriak eta gizarte honek azken hamarkadetan izan dituen aldaketa pila guzti hauek nola ikusten dituen jakiteko zorte zoragaria izango dugu.Beraz, apirilaren 18an, hilabete honetako 3. osteguna denez, zuekin Arraio Irratian eta Antigualekon… Jexux Egaña!!!!



Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide