Zer moduz zaudeta? Zarauzko Korrika sprint-a eta geo agujetakin al zaudete? Aste hau guretzat intenso samarra izan da (bai, guretzat eguneroko bizitza burgestxuri hau batzutan PortAventura emozionala da batzutan). Horregatik, aste hontan ez deu albisteik prestatu, total! Korrika pasa da eta horrekin ya nahiko zeresan euki deu (+ gure mj pintxada tristiak, Baionatik-Oriora).
Izane, “hemen gaude euskararen alde” lelopian Korrikako furgonetak hiru pertsona harrapatu zitun Mendigorrian (eztue esan, baino, etzian euskaldunak ta bueno…). Ezta lehenengo aldiya furgoneta horrek arazuak eman ditunak, duela urte batzuk bolkete intzun…..eta halare, aurtengo onena igual Azkoitiko alkatian bideua izanda, lekukua eramaten “blaust” lurrea erori dala. Besteik ez, Baionan bukatukoala igande honetan euskaran aldeko lasterketa emozionante hau eta Patiyoko Atzuak noski bertan eongo gea anekdotak sortzen.
Gure saioko onena, ordia, gonbidatua izan da bere kantetan “ausardiarik ez” dion arren, AUSARTU baita gure programa etortzea Miren Narbaiza eibartarra MICE taldeko sortzaile eta abeslaria. Miren osea eztakit nola esan, kriston maja da, entzun iteigu eta, horrez gain, sekulako artista da! Bere ibilbidean berri eman zigun, Napoka Iriarekin nola etortze zian Mutxiora gitarra jotzea, Japonea ere jun zala. Hortik, beste kolaborazio batzuk in izan ditula MICE sortu aurretik eta hori guztia, musika ikasketaik izan gabe. Inspirazioaz eta erreferenteez ere jardun du (Anari, Aiora eta nola ez, Sorkun!) eta baita, erakundeek zerbait eman zain egon beharrian Arraio Irratia eta bestelako sorkuntzarako plataformak eotian beharraren garrantziaz. Eskerrik asko Miren bihotz- bihotzez gugana etortzeagatik!!! Onena zeaz! (Napoka Iria atzotako baten nerabezaroko soinu banda izan baita!).
Agendarako berriz, Bizkarsoro Modelon botako duela eta Korrikako egitaraua Baionan aipatu genitun. Ah ta ahaztu gabe, apirilak 17 arte ez geala bueltauko oporretan eongo gealako!
Besteik gabe, besarkada bana ta prozesiyotan ondo pasa!