Patiyoko Atzuak 2.9 sayua – Koldo Arakistain Zirkuaz!

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2024ko ots. 8a, 17:01

Kaixo kaixo mamarratxas,



bueno hasteko, programan intruai ez in kasoik mesedez, hasieran solapauta entzuten zaigu, baina berehala ondo entzutea dana! Barkamenik ez deu eskauko, nahikua eskau deu ya ta.



Bueno, gaurkuan zirkua izan da gaia, notizitan zirkuaz hitzein deu, elkarrizketatuakin ere zirkuaz, … Notiziyai dagokionez, Libek disertazio bikaina eskeini zigun Isabel Azkarateren erakusketari buruz, informazio gehiago jakin nahi badezue erakusketa honi buruz sartu link honetan eta ikusgai izango dezuela gogoratu otsailak 25 arte, merezi du: https://www.kutxakulturartegunea.eus/index.php/component/content/article/34-2023-erakusketak/949-isabel-azkarate-castellano



Horretaz aparte, La Reina del Argari buruz eonginan hitzeiten. Ez dakizula nor den la Reina del Arga? Remigia Etxarren iruindarra? Bueno, lasai, liburu proposamen batekin gatoz, Estefania de Pazek idatzitako eta Reikiavik argitaletxeak argitaratutako “La Reina del Arga” liburua hain zuzen ere. Horretaz aparte, merezi dun beste espektakulu proposamen batekin ere gatoz, Estefania de Paz beraren antzezlana La Reina del Argari buruz, erakusketarekin batera. Sartu hemen eta saltseatu: https://estefaniadepazasin.com/trabajos/remigia-echarren/



Gaurkuan gonbidatua Koldo Arakistain izan degu, zauztarra, zirkuko artista, malabarista, zirkuolako sortzaileetako bat (Berdinki Zirku konpainia), aktibista eta garrantzitsuena, gure fana. Eskerrik asko Koldo gurian izateagatik!  Zirkua izan deu hizpide eta Koldok bere esperientziatik ere hitz egin digu, berak zirkuarekin duen zaletasunaz, irkuko karreraz eta bere lanaz jardun gea, beste hainbat gaiekin batera. Eskerrik asko zirkuaz geneukan iruditegia zabaltzeagatik!



Besterik gabe, asteburuan iñauteriak, ez da guape juteko eguna, mozorratu, pero con gracia!



1, 2, 3, TUMAMARRATXA!



Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide