Patiyoko Atzuak, 2.3 sayua: Altxalili

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2023ko aza. 2a, 07:07

Kaixo kaixo entzule maiteok! 



Hobe esanda, gabon! Neguko ordutegiya iritsi da, ongietorri iluntasuna, ongietorri arratsalde ilun depresibuak, … Bño lasai, hor eongo gea gu umore pixkat jarri ta bihotzak alaitzen.



Sayo hau Chavela Vargasekin hasi deu, gau beltzaren omenez, eta Makrofestibalen inguruan ere ibili gea kontunkontari, sortzaileen txokuan.



Baina programako plater garrantzitsua, beti bezela, elkarrizketatuak dia. Uaingo honetan Altxaliliko kideak izan ditugu gonbidatuak, Ael, Maiana eta Oihan, eskerrik asko gurean izateagatik!



Haien proiektu, edo hobe esanda, super show kabareterua izan da programako gai nagusia. Sexilioa bizi izan dute Altxaliliko kide askok eta sortu duten showarekin ikusgarritasuna eman nahi diote LGBTQ+ kolektiboari, belaunaldi berriek bizi ez dezaten sexiliorik. Horretaz gain, umorea, musika, artea, antzerkia eta izugarrizko espektakulo mamarratxuakin, erreferente bilakatu dira, gu guztiok apur bat deseraikitzeko, benetako kontzientzia sortzen dute. 



Benetan ikustia merezi dun espektakulua da Altxalili, ikusi ez badezue larunbat honetan Elizondon egongo dira! Ez hutsik egin!



Hurrengora arte! 1, 2, 3, Tumamarratxa!



Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide