Patiyoko Atzuak 16. sayua, Aitziber Garmendia!

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2023ko eka. 9a, 07:14

Arratzalde on, arratsaldeko zortziak dira eta hemen hasten dira  Patiyoko atzuen sorospen  zerbitzuak. Gogoratzen dizuegu:               



Bandera berdeen artean bainua libre dela, baita txaporrotik rapunzel estiloko metxoiak ateratzen bazaizkizu ere. Bandera horien artean, urak ez duela gerritik gora igaro behar ta, lasai modelito, tableta eukitare ez dagola inor zuri beira. Guke badakau Milka ta geo meriendatzeko jango deu. Bandera gorrien artean, bainua guztiz debekatua dago matxiruluentzat eta epaitzen dute begiradentzat. Eta bandera gorri urdinak:  Gorputz disidenteentzako dira. Beti ere sorosleen adierazpenak jarrai itzazue eta egon lasai hondartzan (musika aurikularretatik).



Uda hasi deu (uaindik ez baño ya kriston berua iteu) ta zauztar batzuntzat ez da errexa malekoiko ta hondartzako eskaparate/pasarelan gorputzak ta iliak erakustia eta denok ezteu nahi fit edo super depilatuta jun nahi hondartzara! Guk ere lasai nahi deu jun hondartzara!



Horrekin lotuta, Libek izugarrizko poema polita ekarri digu irratsayora, milla esker! Eta Norak, sortzaileen txokuan, Argiak argitaratutako elkarrizketa ekarri digu: “Euskal Rock Radikalaren arrastoak amaitu dira…”, Merina Gris eta J Martinako kideak izan dira elkarrizketatuak eta gaur egungo Euskal Herriko musika eszena izan da hausnarketarako gaia.



Eta bueno, gaurkuan: F A M O S E O ! Aitziber Garmendia izan da elkarrizketatua, ohore bat Aitziber, eskerrik asko etortzeagatik! Askotariko gaiez hitz egin deu: aktoretza, antzerki eta farandula mundua, Aitziberren ibilbidia eta emakumeon umorea, besteak beste.



Gehiago jakin nahi? Entzun irratsayua!



Beste bat arte,



TUMAMARRATXA !



Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide