Eskubaloi kontuak biharko saioan

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia

Kaixo entzule maite! Maiatzeko azken saio honetan eskubaloiko ordezkari ezberdinak izango ditugu gela arroxean. Honela, denboraldiaren errepasoa egiteko baliatuko dugu bisita hau, helburuak lortu dituzten ala ez jakiteko. Honetaz gain, Txaparrotan txapelketaren inguruan ere galdegingo diegu, izen ematea jada ireki baita. Beti bezala, sintonizatu bihar, Arraio irratia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide