Kaixo entzule maite! Biharko saioan Basoa Crossfiteko kideak izango ditugu gela arroxean. Azken boladan modan jarri den kirol honen inguruko nondik norakoak ezagutzeko baliatuko dugu, nondik datorren, zer egiten den eta gaur egun duen arrakastaren zergatia jakiten saiatuko gara. Honetaz gain playeroetako kinielako beste jardunaldi bat izango den igande eguerdian gure kinielak ere egingo ditugu. […]