Negar dagite

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2020ko ira. 18a, 10:15

Hona hemen Arantxa Aldalurrek idatzitako olerki bat, 'Negar dagite'.

Negar dagite txoriek
hostoek apal eta emeki
zuhaitzak agurtzean

Izarrek negar dagite
eguzkiak harro goizean
eguna dakarrenean

Poemek
negar dagite
maiteminduen ahoetan
hotsik
aurkitzen ez dutenetan.

Negar dagite teklek
esku dardartietan
bukaera antzematean

….
Barre dagite haurrek
egunerokora itzultzean

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide