Batek beste bati “no”, esan dio; euskaraz ari badira ere, no hitza ez elea bezainbeste erabili ohi dute euren desadostasuna adierazteko.
Askorentzat, gainera, ahoskatutako lehen hitza izan da; gustuko ez duten zerbaiti erantzuteko edota nahi gabe zerbait partekatzeko eskatzen zaienean erabilia.
EZ, NO. Argi eta garbi; hitz bakarreko esaldi borobila.
Hori entzuteak gogorarazi dit haiek hain natural eta zehatz erabiltzen duten horrek nahikoa lan ematen digula heldutan. Izan ere, haurrentzat formula zuzen eta egokia dena, era laburrean jartzen dituelako hain beharrezkoak diren mugak, guretzat ez da beti aproposa.
Adinarekin lehenago ikasten dugu zer ez dugun nahi zer nahi dugun baino. Eta hortxe dago abilezia, ezetz esan nahi duzula garbi izatea eta era asertiboan esaten asmatzea, denon onerako.
Halere, batzuetan, komeni da, umeen moduan, sendo, irmo, hitz bakarra erabiltzea. Ez ez baita.