Baita gaur ere. Nahiago dut ezusteko txikia opari handia baino. Gehiago asetzen nau; ezustekoaren magiak ez du parekorik.
Txurro-dendak, berriz, tradizioa eta uneko plazera adierazten ditu.
Ilusioa lantzeak eta plazer zehatzak konbinazio bikaina osatzen dutelakoan nago.
Tiobiboak ez nituen laket. Ardatz baten inguruan bueltaka ibiltzeak ez zidan ezer esaten. Zorabiatuta ateratzen nintzen; neure onera etortzeak denbora eskatzen zuen. Askotan pentsatu izan dut batek baino gehiagok ez ote zuen hantxe galduko berea. Gaur nahiago dut burua beste kontuetan galtzea.
Norbere tiobiboa nahikoa ez dela maiz besteenetan sartu ohi gara; besteen tiobibo, zurrunbilo, eromenean… horrek dakarren kostu emozionalarekin.
Tiobibo horiek arriskutsuagoak direnez, ez genuke harrapatzen utzi beharko, baina, hala balitz, gogoratu beharko genuke ardatza isiltasun eta geldiunean dagoela.
Eta asko kostatzen bada, beti geratuko zaigu txurro-denda.