Kenduko

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2020ko uzt. 28a, 16:48

Kenduko diote argia
                izarrari:
kenduko malkoa
            sahatsari;
kenduko urrina
                 liliari;
kenduko soinua
             pianoari;

Kenduko diote ametsa
                   loari;
kenduko irria
             ezpainari;
kenduko dirdira
               begiari;

Baina inoiz ez zirrara
gizakiaren bihotzari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide