Beti sentitu dut jendeak ez duela gehiegi erabiltzen, izan arren. Egoerak bultzatuta, berriz, ezagutzen ez nituen hainbat auzokide “berri” ezagutu ditut. Ezker-eskuinekoak, goi-behekoak bai, ezagutzen nituen; geure solasaldi txikiak egin ere bai. Oraingoan, berriz, solasaldi luzeak izan ditugu eta, pentsa, zortziak iristen direnean, hautatu beharra iritsi zait, paseoa ala elkarrizketa. Biak ezinbestekoak niretzat, hortaz, txandakatzen nabil.
Beti izan dira kuxkuxeatzen, ez behatzen, dabiltzan pertsonak baina egoera honetan nola ugaritu diren egiaztatzeak harritu egiten nau. Norbait paseoan ikusten dudanean ez dut pentsatzen zer ordutan, tranpetan, txakurrarekin, umearekin, eroskeak egiten, botika bidean…dabilen, nire udaberria lorez eta opariz betetzen duela baizik.
Beti gozatu nahi dut nire balkoia, konfinamenduak jarraitu ala ez, normaltasun berrira ala zaharrera iritsi.
Eta beti gogoratu nahi dut balkoian, kanpora eta barrura begira, ikasi dudana.