Joan-etorriko kontuek liluratxoak ematen dituzte, gure bizitzari ñabardura joriak, bizipoz zertzeladak; benetan gizaki egiten gaituena, gure esentzia, ordea, sustraituta dago edo egon beharko luke, hosto zaparradan, noraezean, galduko ez bada, behintzat.
Enborra irmo bada udaberri berdearekin etorriko dira berriro ere hainbat amets, plan, nahi,... udazkenean askatzekotan. Urtaro guztiak jasango ditu benetan balio duenak.
Hostoen euriak ez ote digu itoko garen hori, ustez hosto iharrak zapaltzen ari garela.
Zumardian zehar, hostoen euriak gogora ekarri dit...