Txukunketa

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2019ko urr. 10a, 14:31

(...) Maletak, armairua, … denak askatzeaz ari zaizkigu. Eta horretan ari garela, berriro denborak erakusten digu badugula buruan zer txukundu (...). 

Oporretara joaterakoan maleta prestatzea klasiko bat da.  Ahalik eta espazio txikienean ahalik eta gauza gehien sartzen saiatzen gara baina denboraren eta bidaien poderioz beharrak murrizten ikasten dugu; baita tarteak uzten ere helmugetatik zerbait ekartzekotan non sartu izate aldera.

Armairu aldaketa iristen denean ere klasiko bat da daukagun arropa guztiaz gain zerbait berria sartu nahi izatea. Denborak erakusten digu zerbait sartzeko beste zerbait atera beharra dagoela, batez ere, bizpahiru urtetan jantzi ez dugun hori.

    Maletak, armairua, … denak askatzeaz ari zaizkigu. Eta horretan ari garela, berriro denborak erakusten digu badugula buruan zer txukundu. 

   Aprobetxa dezagun  udazkenean gaudela, hostoek dagiten antzera, burutik patroi zaharrak, balio ez duten mezuak, behar ez ditugun mantrak askatzeko, udaberrian, poliki-poliki, mezu polit, positibo eta eraginkorrekin esnatu ahal izateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide