Badira, badira...

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2019ko api. 15a, 14:00

Badira egun zoragarriak, inoiz ilunduko ez duela diruditenak. Badira zeru izartsuak, inoiz lainotuko ez duela diruditenak. Badira opor ahaztezinak, inoiz lanera bueltatuko ez gaituztela diruditenak.

Badira egun zoragarriak, inoiz ilunduko ez duela diruditenak.

Badira zeru izartsuak, inoiz lainotuko ez duela diruditenak.

Badira opor ahaztezinak, inoiz lanera bueltatuko ez gaituztela diruditenak.

Badira liburu mamitsuak, inoiz bukatuko ez direla diruditenak.

Badira amets goxoak, errealitatera itzuliko ez zaituztela diruditenak.

Badira urtaro urriak, oparotasuna betiko galduko dela diruditenak

 

Eta.. gaua iristen,

lainoak bueltatzen,

oporrak ahitzen,

liburuak bukatzen,

ametsak desagertzen,

zuhaitzak, loreak, natura berpizten …dira.

 

Hori horrela, ulertezina da askotan zenbat kostatzen zaigun sinestea pertsonek aldatzea badaukatela eta benetan aldatzen direla; udazkenaren ondoren udaberria datorrela; hutsegiteekin ikasten dugula; beti dugula hobetzea; sarritan betaurrekoak aldatu baino ez dugula; pertsonaren begiradak ikaragarri lagun dezakeela.

 

Izan ere, badira egun zoragarriak, inoiz ilunduko ez duela diruditenak; badira pertsonak denbora txikian aurrerapauso handiak ematen dituztenak; edota, ez du axola, denbora luzean aurrerapauso txikiak ematen dituztenak.

Badira ametsak biziki betetzen direnak. Eta badira uneak, egunerokoa hobetzea daukagunak.

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide