Antonianoko ikasleak Herbehereetan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Antoniano Ikastetxea 2026ko martxoaren 20a

Antonianotako ikasleak Herbehereetan. (Antoniano ikastetxea)

Erasmus+ KA121 mugikortasun programari esker bidaiatu dute bertara. Historia, migrazioa eta gizartearen erronken inguruan ikasi dute ikasleek, betiere etorkizunarekiko konpromiso etiko partekatu bat eraikitzeko helburuarekin.

Joan den astean, Antoniano Ikastetxeko DBH4ko ikasleak Herbehereetan izan ziren, Erasmus+ KA121 mugikortasun programari esker. The Power of Small Choices lelopean, eguneroko erabakiek gure inguruan eta munduan duten eraginaz hausnartzeko aukera izan dute.

Egonaldi honetan, besteak beste, Anne Frank House, FENIX Museum of Migration eta War and Resistance Museum Rotterdam bisitatu dituzte. Historia, migrazioa eta gizartearen erronken inguruan ikasi dute, betiere etorkizunarekiko konpromiso etiko partekatu bat eraikitzeko helburuarekin.

Ikasketa akademikoaz gain, esperientzia pertsonala ere oso aberasgarria izan da: Herbehereetako familiekin bizitzea, beste kultura bat gertutik ezagutzea eta hizkuntzaren oztopoak gainditzea. Harreman berriak, barreak eta bizipenak… Europa pixka bat hurbilago sentitzeko aukera ederra izan da.

Eta, hau ez da hemen bukatzen! Maiatzean Maassluiseko ikasleak gurean izango ditugu, proiektu honen azken fasea elkarrekin bizitzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide