Kalez kale munduan bidaiatzen Antonianotik hasita

Erabiltzailearen aurpegia Antoniano Ikastetxea 2024ko ots. 8a, 12:00

Antoniakoko ikasleek iazko inauteriak ospatzeko egin zuten kalejira. (Antoniano ikastetxea)

Ikastetxeko HH2tik LH4rako ikasleek kalejira egingo dute bihar inauteriak ospatzeko eta herrialde askotako jantziekin mozorrotuta aterako dira. LH5etik DBH4ra bitartekoek, berriz, eskolako kiroldegian izango dute jolaserako, kanturako eta dantzarako aukera.

Inauteri, ihauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz eta dantzaz ospatzen ditugun egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen dituzten egunak dira, baita gurean ere, Antoniano Ikastetxean.

Bada, aurten mundua hurbildu nahi izan dute ikastetxera, hori izan baita Haur Hezkuntzako Proiektu Izarraren gai nagusia. Herritarrek, beraz, kalean ikusi eta entzun ahal izango dituzue, bihar, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle mozorrotuta, kontinente desberdinetako jantziekin.

Kalejira goizeko 10:15 aldera irtengo da eskolako patiotik, HH2tik LH4rako ikasleekin, eta herritar oro dago gonbidatuta haiekin ibilbidea egitera: Antonianotik kale Nagusira; kale Nagusitik barrena, Musika plazara… bertan dantzan eta kantuan arituko dira. Bertako festatxoa bukatzean Udaletxeko plazara joango dira, han ere kantuan eta dantzan jardutera. Eta, azkenik, Antoniano Ikastetxera itzuliko dira guztiak.

Etxeko zaharrenek, aldiz, LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleek, alegia, eskolako kiroldegian izango dituzte jolas, kantu eta dantzak. Honenbestez, Antoniano Ikastetxeko ikasle eta irakasleek Zarauzko kaleak eta zarauztarrak girotuz eman nahi die hasiera Inauteriei guztiek elkarrekin gozatu dezaten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide