Inauteriak 2023

Kalejira eta jolasak, Antoniano ikastetxeko Inauterietako protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Antoniano Ikastetxea

Euskal mitologia ardatz hartuta, kalejira egin zuten atzokoan haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleek. Zaharrenek, aldiz, eskolako kiroldegian gozatu zuten, dantzatuz eta abestuz.

Inauteriak kalean bakarrik ez, eskoletan ere ospatu dituzte, tartean, Antoniano Ikastetxean. Euskal mitologia ardatz hartuta, kalejira egin zuten atzokoan haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleek.

10:00ak aldera irten ziren eskolatik, eta herriko hainbat kale zeharkatu zituzten Basajaunez, Lamiaz, edo Tartaloz jantzita. Zaharrenek, aldiz, eskolako kiroldegian gozatu zuten, dantzatuz eta abestuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide