Inauteriak 2023

Euskal mitologia kalez kale Antoniano ikastetxetik

Erabiltzailearen aurpegia Antoniano Ikastetxea 2023ko ots. 17a, 09:30

Antoniano ikastetxearen iazko inauterietako kalejira. (Antoniano ikastetxea)

Inauteri, ihauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz eta dantzaz ospatzen ditugun egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen diren egunak dira, baita gurean ere, Antoniano Ikastetxean.

Aurten Euskal mitologia hurbildu nahi izan dute ikastetxera, hori izan baita Haur Hezkuntzako Proiektu Izarraren gai nagusia. Kalean ikusi eta entzun ahal izango dituzue, beraz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle mozorrotuak: galtxagorriak, basajaun eta basandreak, tartatoak eta lamiak.

Kalejira goizeko 10:15ak aldera irtengo da eskolako patiotik, HH2tik LH4rako ikasleekin. Gonbidatuak zaudete guztiok gurekin ibilbidea egitera: Antonianotik kale Nagusira; kale Nagusitik barrena, Musika plazara… bertan dantzan eta kantuan arituko dira. Bertako festatxoa bukatzean Udaletxeko plazara joango dira, han ere kantuan eta dantzan jardutera. Eta, azkenik, Antoniano Ikastetxera itzuliko dira guztiak. 

Etxeko zaharrenek, LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleek, eskolako kiroldegian izango dituzte jolas, kantu eta dantzak.

Honenbestez, Antoniano Ikastetxeko ikasle eta irakasleek Zarauzko kaleak eta zarauztarrak girotuz eman nahi diete hasiera Inauteriei. Goza dezagun elkarrekin!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide