Gainera, ikasturtean zehar legez, taldetxo bakoitzak, egun berezia izan zuen ostiralean eta San Tomas eguna ere ospatu genuen txistor eta guzti.
Bidezkoa da Eguberrietan elkarri zoriona opa izatea. Aurten zoriona eta osasuna opa nahi dizuegu bihotzez guzti-guztiei: zorionak eta osasuna handi eta txikitxoei! Zorionak eta osasuna guraso eta irakasleei! Zorionak eta osasuna Zarauzko herritar guztiei!
Zaindu dezagun elkar!