Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte: besteak beste BCBL-an ikerlari baten eskutik jasoko dute eleaniztasunaren inguruko ikerkuntzen berri, bi errealitate desberdin hauetan erabiltzen hizkuntzak aztertuko dituzte antzekotasun eta ezberdintasunak islatu eta ondorioak ateratzeko asmoarekin, ikastetxeko txikitxoekin ere abesti trukaketak egingo dituzte eta abar luze bat. Astea bukatzeko, ostiralean udaletxeak agurra ekitaldia egingo die beraien herrialdera itzuli aurretik.
Antoniano Ikastetxeko gazteak otsailean beste aste bat eman zuten Leiden hirian eta bertan harrera ezin hobea izan zuten. Orain Zarauztarren txanda da anfitrioi gisa eta buru belarri arituko dira lanean, Herbeheretarrek Euskal Herriko oroimen ahaztezinak eraman ditzaten bueltan.