Bi egunotan tailer edo jarduera desberdinetan aritu dira, hainbat konpetentzia landuz. Guztira hamabi lantegi antolatu dituzte; hala nola, Street art, Handmade poltsak, Skate surf, Pita eta korapiloa, Txiki txef, Zientziaz Blai, Orientazioa,...eta abar. Ikasle bakoitzak bere izaera eta afizioen arabera zein tailerretan parte hartu aukeratu ahal izan du eta horien inguruan ikasi eta disfrutatzeko parada paregabea izan dute.