Alprojako ateak irekitzera doaz!

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea 2026ko maiatzaren 8a

Alproja antzerki taldeak ekainean hasiko du Euskal Jaietako obra prestatzeko entsegu fasea. Izen-emate epea, zabalik.

Antzerkia eginez udaz beste era batera gozatu nahiko zenuke? 14 urte edo gehiago dituzu? Alproja da zure lekua!

Aurten berrikuntzekin gatoz, entseguei irauli bat eman eta pertsonaiak denon artean sortuko ditugu, musikarekin jolastuz. Animatzen?

Ekainean eta abuztuan izango dira entseguak, astelehenetik ostegunera. Baita iraileko lehen astean ere. Azken urteetan bezala, aukera izango da tarte batean bakarrik entsaiatzeko; zure disponibilitatea aldez aurretik jakinarazten badiguzu, egokituko gara! Ez dadila egutegia oztopo izan. Bestalde, antzerkia egiten ez, baina, eszenografian edo dantzan parte hartu nahi baduzu, aukera duzu!

Hauxe da izena emateko esteka: https://labur.eus/alproja2026. Bertan idatzi dezakezu egoera bereziren bat baldin baduzu.

Prest? 3, 2, 1...

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide