Alprojaren 2025eko Euskal Jaietako antzezlanerako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Alproja antzerki taldea

Beste urtebetez Alproja antzerki taldea maiatza amaieran hasiko da Euskal Jaietarako obra prestatzen.

Antzeztu ez baina eszenografiarekin, arropa-makilajearekin, dantzarekin edo beste zerbaitekin lagundu nahi duenak ere formulario beraren bidez egin behar du. Animatu zarauzko tradizio polit honen parte izatera eta adin guztietako herritarrekin batera ondo pasatzera!

Bertan izena emateko https://labur.eus/alproja25 formularioaren bidez egin behar da, maiatzaren 23a baino lehen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide