Ohi bezala, Alprojak bere antzezlanean parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Maiatzaren 23a izango da izena emateko azken eguna, eta esteka honetan eman daiteke izena.
Aurten ere entseguak bi bloketan banatuko dira: maiatzaren 27tik ekainaren 20ra eta abuztuaren 19tik irailaren 6ra. Baina disponibilitatea ez da %100ekoa izan behar, beraz formularioan bertan idatzi dezake bakoitzak bere egoera. Azken urteetan egin bezala, aurten ere aukera dago antzerkia ez den beste modalitateetan apuntatzeko (materiala prestatzen, margoketan, dantzan, arropak egiten...).
Animatu, aurtengoa dotorea izango da eta!!