Azken bi urteetan pelikula bat ekoitzi eta antzezlana irailaren 9tik 11ra atzeratu behar izan ostean, Alproja antzerki taldeak berriro ere Euskal Jai egunean egingo du urteroko antzezlana: 2 x 2. Eguraldia lagun, 11:45ean San Inazio kaletik abiatuko dute kalejira, eta antzezlana Munoa plazan izango da 12:00etan. Eguraldi txarra balitz, berriz, Lizardi Aretoan eskainiko lukete obra ordu bereann.
Aurreko urteetatik partaide kopurua nabarmen handituta itzuliko da Alproja Munoako oholtzara, 44 aktorek zapalduko baitute oholtza. Galtzagorriek Joxe Miel zarauztar gaztearen istorioa kontatuko dute. Lagunekin parrandatik bueltan datorrela, zulo ezkutu batera eroriko da, eta bertan deskubrituko du Zarautzen urteetan ezkutaturik egon den sekretua. Lortuko ote dute zarauztarrek Joxe Miel aurkitu eta berak topatutako sekretu garrantzitsu hori deskubritzea?