Urte batzutan Munoatik kanpo aritu ostean, ohiko eszenatokira itzultzea espero du aurten Alprojak. Dagoeneko prest dute antzezlanaren gidoia, entseguetan hasteko. Orain aktoreen txanda da!
Horretarako, izen-emateko epea ireki da eta formulario honen bitartez apuntatu beharko da: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc8Hfge6Wwtr0lFLRSTP3M3neQa_qmcLDQy75ey3V8_HzwxWg/viewform?usp=sf_link
Izena emateko epea maiatzaren 26 osteguna izango da, eta aktore lanetan ez baina koreografia, eszenografia, musika edo estetikan parte hartu nahiko lukeenak ere formulario beraren bidez eman dezake izena.
Pasatako urte latzen ondoren, esperientzia alai eta parte hartzaile hau bizitzera animatzen zaituzte Alprojak!